Hona hemen itzultze tasak:
Ikastaroa amaitu eta hurrengo 15 lanegunetan itzuliko da dirua transferentzia elektronikoz eta beti ere ordaindu zuenaren izenean.
Izena eman duen pertsonak ezin badu ikastaroan parte hartu eta ikastaroa hasi baino gutxienez 4 egun natural lehenago abisatzen badu ezin daitekeela joan, beste pertsona batek ordezkatu ahal izango du edo data alternatibo bat eskainiko zaio halakorik balego.
Nolanahi ere, hasieran izena eman zuenaren ordez joango den pertsonak ere web orriaren bidez eman beharko du izena. Izena eman zuen pertsonari data alternatibo bat eskaintzen bazaio, web orriaren bidez eman beharko du izena data berri horretarako.
Hornitzaileek ekitaldia atzeratu edo ezeztatu ahal izango dute behar adina pertsonak izena eman ez badu edo osasun arazoak direla-eta Prestatzaileek joan ezin badute. Izena emateagatiko ordainketak osorik itzuliko dira (sor litzakeen kudeaketa gastuak izan ezik), baina ez da beste inolako ordainik emango.
Posible da zure datuak Bizkaiko SPRIri –Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, IFK Q4800789B, Urkixo zumarkalea, 36-4. – 48011, Bilbo– lagatzea, webgunea eta izen-emateak kudeatzeko eta administratzeko helburu bakarrarekin.
Enpresa Digitala osatzen duten entitateek ez dizkiete zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, legeak hartara behartzen baditu (Foru Ogasunak, Justizia Administrazioak, etab.) edo zuk hartarako berariazko baimena eman badiguzu salbu.
Era berean, Enpresa Digitala osatzen duten entitateek datuen babeserako araudiak kontuan hartzen dituen teknologia-zerbitzu edo -hornitzaile ezberdinei eman diezaiekete datuak tratatzeko ardura, haiekin erreferentziazko araudiak eskatzen dituen kontratuak sinatuta.