Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) arabera, webguneko edozein ataletan jasotako erabiltzaileen (pertsona fisikoak) datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaio Pribatutasun Politika hau.
Politika honetako baldintzekin ados ez bazaude, ez sartu eta ez erabili Zerbitzuak. Pribatutasun-politika hau ezin zaie hirugarrenen produktuei, zerbitzuei edo jarduerei aplikatu.
Hauek dira Enpresa Digitala osatzen duten eta datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak diren entitateak:
Enpresa Digitala osatzen duten entitate guztiek erabiliko dituzte zure datu pertsonalak, helburu orokor hauetarako: webgunearen bidez ekitaldiak kudeatu eta administratzeko, eta Enpresa Digitalari buruzko informazioa bidaltzeko. Eta, zehazki, helburu hauetarako:
Ez ditugu zure datu pertsonalak tratatuko deskribatutako helburuetarako ez bada, legeak agintzen duenean edo errekerimendu judizialen bat dagoenean salbu.
Informazioa eskatuz gero, erantzun ahal izateko edo Zerbitzuak eskaini ahal izateko, beharrezkoa da interesdunak horretarako beharrezkoak diren datuak borondatez ematea. Datu horiek ematea nahitaezkoa edo beharrezkoa denean, izartxo (*) batekin adieraziko da formularioetan edo zerbitzu bakoitzari dagozkion ataletan.
Dena den, interesdunak uko egin diezaioke datu horiek emateari, edo, eman ondoren, bertan behera utzi dezake haren datuak tratatzeko aurretik emandako baimena. Hori gertatuz gero, ezingo diogu haren eskaerari erantzun edo zerbitzua eskaini.
Datuak emanez geroz, Enpresa Digitalak ulertzen du datu horiek egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla bermatzen duela interesdunak, eta horren erantzule egiten dela; eta ulertzen du interesdunak berariaz onartzen eta baimentzen duela datuak aurrez deskribatutako helburuetarako tratatzea.
Enpresa Digitala osatzen duten entitateek jasotako datu pertsonalak gordeko eta tratatuko dituzte informazioa, komunikazio komertzialak, newletterrak, etab. bidaltzeko, erabiltzaileak baimena ematen duen unetik baja ematea eskatzen duen arte edo datuak tratatzeko baimena erretiratzen duen arte.
Administrazioari eta fakturazioari dagozkien datuen kasuan, erreferentziazko araudiak dioenaren arabera gordeko dira.
Datu pertsonalen tratamenduak ez dakar harekin erabaki automatizatuak hartzea, ezta erabiltzaileen profilak egitea ere.
Aurrez deskribatutako helburuetarako interesdunak emandako baimenean oinarritzen da datuen tratamendurako oinarri legala. Momentu hauetan eskatuko da baimena:
Webgunean alta emateko edo informazioa eskatzean erantzun ahal izateko, beharrezkoa da interesdunak beharrezko datuak borondatez ematea, arreta eskaini ahal izateko edo Zerbitzuak eskaini ahal izateko. Dena den, interesdunak uko egin diezaioke datu horiek emateari, edo, eman ondoren, bertan behera utzi dezake haren datuak tratatzeko aurretik emandako baimena. Hori gertatuz gero, ezingo diogu haren eskaerari erantzun edo ezingo dugu gure plataforman erregistratzeko prozesuarekin jarraitu.
Era berean, webgunean eskaintzen diren zerbitzuetan (online prestakuntza, izen-emateak, matrikulak, etab.) izena ematean sortzen den kontratu-harremanean oinarrituta ere trata ditzakegu zure datuak.
Datuak emanez geroz, Enpresa Digitalak ulertzen du datu horiek egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla bermatzen duela interesdunak, eta horren erantzule egiten dela; eta ulertzen du interesdunak berariaz onartzen eta baimentzen duela datuak aurrez deskribatutako helburuetarako tratatzea.
Enpresa Digitalarekin zerikusia duten zerbitzuen, ikastaroen, tailerren eta abarren gaineko komunikazioak baino ezingo dituzte bidali entitateek, Enpresa Digitalarekiko harremanak indarrean jarraitzen duen artean edo harremana amaituta dagoenean ere bai, posta elektronikoaren edo haren baliokideak diren komunikaziorako bitarteko elektronikoen bidez.
Baimena erretiratzeko aukera: Edozein unetan baimena erretiratzeko eskubidea du erabiltzaileak, eta horrek ez dio eragingo baimena erretiratu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari. Era berean, Enpresa Digitala egitasmoarekin lotutako entitateek bidalitako edozein komunikazio elektroniko jasotzeari uko egin diezaioke erabiltzaileak edozein momentutan.
Posible da zure datuak Bizkaiko SPRIri –Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, IFK Q4800789B, Urkixo zumarkalea, 36-4. – 48011, Bilbo– lagatzea, webgunea eta izen-emateak kudeatzeko eta administratzeko helburu bakarrarekin.
Enpresa Digitala osatzen duten entitateek ez dizkiete zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, legeak hartara behartzen baditu (Foru Ogasunak, Justizia Administrazioak, etab.) edo zuk hartarako berariazko baimena eman badiguzu salbu.
Era berean, Enpresa Digitala osatzen duten entitateek datuen babeserako araudiak kontuan hartzen dituen teknologia-zerbitzu edo -hornitzaile ezberdinei eman diezaiekete datuak tratatzeko ardura, haiekin erreferentziazko araudiak eskatzen dituen kontratuak sinatuta.
Enpresa Digitalarekin lotutako edukiak hedatzeko eta erabiltzaileei harremanetarako bide bat eskaintzeko, hainbat sare sozial ditu Enpresa Digitalak (Facebook, Twitter, etab.). Enpresa Digitala da sare sozialetako jarraitzaileen eta kontaktuen datuen tratamenduaren arduraduna. Hala ere, datu pertsonalen tratamendua sare sozialen markoaren barruan egiten den heinean, eta sare sozial horien hornitzaileek arau batzuk inposatzen dituzten heinean, jarduteko askatasuna duen alderdietara mugatuko dira Enpresa Digitalaren betebeharrak. Erabiltzailearen berariazko baimenik gabe, Enpresa Digitalak ez ditu sare sozialetako datuak aterako, ez ditu erabiltzaileen profilak egingo eta ez ditu gustuei, zaletasunei edo sare sozialak erabiltzeko moduari lotutako datu gehigarriak bilduko, inola ere.
Edozein pertsonak eskubidea du Enpresa Digitalak hari eragiten dioten datu pertsonalak erabiltzen dituen ala ez jakiteko. Zehazki, eskubide hauek dituzu Enpresa Digitalaren aurrean:
Azaldutako eskubideetako bat erabili nahi baduzu, komunikazio bat bidal dezakezu Enpresa Digitala osatzen duten entitateek jarritako helbidera.